350 langabetu zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak irailean Usurbilen. Abuztuan baino hamar langabetu gutxiago. Lanik gabeko herritar kopuruaren beherakada gizonezkoen artean eman da (25-44 urte artean bereziki), emakumezkoen langabezia tasak abuztuko bera izaten jarraitzen baitzuen irailean.
Kontratazioak zertxobait gora egin du (331 lan kontratu erregistratu abuztuan, 378 irailean), nahiz kontratu ia denak, 359, aldi baterako sinatu diren. Gehienak gizonezkoen artean.
Usurbilen bakarrik ez, langabezia-tasaren Buruntzaldea osoan jaitsi da. 64 langabetu gutxiago ziren bailaran irailean. Gipuzkoan aldiz, langabezia-tasak bere horretan jarraitzen du; joan den hilean, abuztuan baino 5 langabetu gutxiago besterik ez.
Hona hemen, iraileko Usurbilgo eta bailarako langabezia datuak:
Usurbil: 350. Buruntzaldea: 4.748. Gipuzkoa: 46.973.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 167.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 89.
45 urtetik gora: 73.
Emakumezkoak: 183.
25 urtetik behera: 16.
25-44 urte artean: 89.
45 urtetik gora: 78.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 4.
Industria: 61.
Eraikuntza: 39.
Zerbitzuak: 228.
Aurretik lanik gabe: 18.
Erregistraturiko lan kontratuak
Guztira: 378.
Aldi baterakoak: 359.
Zerbitzuen sektorean: 233.
Sexuaren arabera: 211 lan kontratu gizonezkoenak, 167 emakumezkoenak.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 1.028.
Astigarraga: 326.
Hernani: 1.326.
Lasarte-Oria: 1.363.
Urnieta: 355.
Usurbil: 350.
Guztira: 4.748.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 46.973.