Aurten ere Aginagan jokatuko da, urteko azken estropada. San Praixkuen baitan, larunbat honetan, urriaren 11n izango da, arratsaldeko 16:00etan hasita. Gipuzkoako kosta parteko arraun taldeak Orian lehiatuko dira, aginagarren bandera preziatua etxeratzeko asmotan; gizonezkoen 6 talde eta emakumezkoen lau talde guztira.
Iaz, mutilek bakarrik parte hartu zuten Aginagako trainerila txapelketan. Aurtengoan, duela bi urte bezala, neskak ere bai, nahiz Aginagan emakumeen taldea osatzerik ez duten lortu. “Ea datorren urtean emakumeen taldea osatzea lortzen dugun!”, adierazi du Jai Batzordeak. Mutiletan bai; aginagarren taldea lehiatuko da aurten ere; Josu Ostolaza, Hodei Alkorta, Iñaki Errasti, Ander Agirre, Aritz Hernandez eta Erik Aranburu. Patroi lanetan, Markel Eizagirre arituko da. Bandera urdina etxean geratuko den edo ez, larunbat honetan jakingo da.
Urriak 11, larunbata
Ordua: 16:00.
Tokia: Oria ibaia.
II. Emakumezkoen Trainerila Txapelketa
Partaideak: Orio, Hibaika, San Juan eta Zumaia.
VIII. Gizonezkoen Trainerila Txapelketa
Partaideak: Orio, Hondarribia, San Pedro, Zarautz, Getaria eta Aginaga.