Joaldunak ere oilasko biltzen

Noaua Aldizkaria 2014ko urriaren 11

Koadrila ederra batu da goizean Aginagan, oilasko biltzera irteteko. Larunbata goibel esnatu zaigun arren, giro aparta zuten San Praixkuetan murgilduak ziren herritarrek. Batzuk gaupasaz ziren; bart gaueko bertso afari musikatuen saioa, eta ondorengo parranda orduak oilasko biltzaileen kalejirarekin lotu dituzte.

Gainerakoan aurten, bidelagun berriak izan dituzte Aginagako oilasko biltzaileek; joaldunak. Etxez etxeko erronda egin dute guztiek, goizaldetik eguerdi partera. Geldialdietako batean, anaitasun unerik ere bizi izan da.  

Gogoan izan, arratsaldean estropadak; Aginagako bandera jokoan, 16:00etatik aurrera Oriako uretan. 

2014ko San Praixkuetako azken orduetan gara jada:

Urriak 11, larunbata
16:00 II. Emakumezkoen trainerila txapelketa eta VIII. Gizonezkoen trainerila txapelketa.
19:00 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan.
Bitartean, XXXII. Toka Txapelketa herrikoia.
00:30 ABIBA Diskofesta frontoian.
04:30 Aros DJ Eliza Zaharrean.
Berehala eguna argitu duela? Guri Bost!

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.