Sarai Lizaso eta San Juan txapeldun, San Praixkuetako emakumeen estropadetan

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 11a, 21:07

 
Kontxako Banderarekin ez zuten aski antza. San Praixkuetakoa ere irabazi baitute san juandarrek, eta haien ontzian zen aginagarrak, Sarai Lizasok. Pozik asko astindu dute Aginagako bandera urdina, gaur arratsaldean ospatu diren estropaden amaieran. Zorionak! Hemen Sarai eta talde kideak helmugaratu diren unea. Bideo gehiago: NOAUA!TB 

Emaitzetatik haratago, albiste ezin hobea aurtengo trainerila txapelketan, batetik, etenaldi baten ostean, berriz ere neskek parte hartu izana. Eta bestetik, ohore handia izan da baita, gaur Aginagan lehiatzen ikusi ditugun lau ontziak, San Juan, Orio, Hibaika eta Zumaia izatea. Kontxako Banderako finalistak izan baitziren aurreko hilabetean.   

Emakumezkoen II. Trainerila Txapelketa
1-San Juan: 9:19:87.
2-Orio: 9:27:05.
3-Hibaika: 9:30:07
4-Zumaia: 9:44:05.

   
Minutuko isilunea
Gaur ospatu den Aginagako Trainerila Txapelketa ez da jardunaldi erraza izan Hibaika taldekoentzat. Eskertu behar zaie zalantzarik gabe, San Praixkuetan egoteko egin duten ahalegina. Aste honetan, Hibaikako talde kide bat zendu baita. Haren omenez, euren neurketa hasi aurretik, minutuko isilunea egin da. Tarte horretan, Hibaikakoek arraun palak altxata izan dituzte. Bertaraturikoen txalo zaparrada batekin amaitu dute, aste honetan Hibaikakoek bizi izan duten ezbeharraren harira egin den minutuko isilunea.