Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren (HAPO) parte hartze prozesuko bilera astelehen honetan, urriaren 13an, 19:00etatik aurrera Potxoenean. Gaurko lan saioa, jarduera ekonomikoak, komertzioa eta nekazaritzaren ingurukoa izango da.
Usurbilgo etorkizuna diseinatzeko parte hartze prozesua azken astean da jada. Azken saioak astelehen, asteazken eta ostegun honetan, 19:00etan Potxoenean.
Mugikortasuna, komertzioa, ekipamenduak... hizpide
Orain arte bezala, datozen saioetan ere Udalak planteaturiko gaien aurrean, ekarpenak edo proposamenak egiteko aukera izango dute herritarrek, egun, leku eta orduotan:
Urriak 13: Jarduera ekonomikoak, komertzioa eta nekazaritza.
Urriak 15: Ekipamenduak, zerbitzuak eta azpiegiturak.
Urriak 16: lurralde antolaketa.
Bilerak: 19:00etatik aurrera Potxoenean.
Gai honi buruzko informazio zabala, parte hartze prozesurako hautaturiko leloa baliatuz, Usurbilgo Udalak martxan jarri duen web orrialde berri honetan: usurbilorainadageroa.com