Igoerarik ez, 2015erako zerga-ordenantzetan

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 14a, 20:11


Udalbatzak gehiengo osoz hasieraz onartu ditu, 2015erako zerga-ordenantzak astearte arratsalde honetarako deitua zegoen ezohiko osoko bilkuran. EH Bilduk, EAJ-PNV-k eta Hamaikabatek, gobernu taldeak aurkezturiko proposamenaren alde bozkatu dute. PSE-EEko udal ordezkaria abstenitu da. 

Hasieraz onarturiko erabakia udal iragarki taulan jarri eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Alegazioak aurkezteko tartea izango da, 30 egunez. Inork erreklamazioarik aurkeztuko ez balu, behin betiko onartutzat joko da. 

Gobernu taldetik egin duten proposamena argia da; 2015erako zerga-ordenantzak bere horretan mantentzea. Salbuespen batzuk kenduta, ez da igoerarik aplikatuko oro har, hurrengo urterako ordenantza fiskaletan.