Kaixo lagunok!
Urtebete osoa dugu aurretik oraindik, baina Kilometroak 2015 eguna prestatu ahal izateko jo ta su ari gara lanean hainbat batzorde! Baina ahal bezain beste lagunen laguntza behar dugu: lagundu nahi zenuke antolaketa lanetan? Ez da lanik faltako, hori ziur, beraz, gogotsu bazaude, ez izan zalantzarik! Webgune honetan bertan eman dezakezu izena: posible duzunaren arabera lagundu dezakezu, egunean bertan urtean zehar...
Oraindik ez daukagu webgune propiorik, eta bitartean (baita gero ere), Noauak eskainitako txoko honetatik zabalduko ditugu deialdiak.
Ez ahaztu igande honetan beste hitzordu bat daukagula: Nafarroa Oinez ospatuko dute Zangozan! Hona prestatu duten bideoklipa: