Etorkizunerako beharrezko zerbitzuei buruzko bilera, 19:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 15a, 12:39


Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren (HAPO) parte hartze prozesuko lehen fasea amaitzear da. Bilera asteazken honetan, urriaren 15ean, 19:00etatik aurrera Potxoenean. Gaurko lan saioa, etorkizunean Usurbilek beharko lituzkeen ekipamendu, zerbitzu eta azpiegituren ingurukoa izango da. 

Usurbilgo etorkizuna diseinatzeko parte hartze prozesua azken astean da jada. Azken saioak asteazken eta ostegun honetan, 19:00etan Potxoenean.

Zerbitzu eta lurralde antolaketa, hizpideen artean
Orain arte bezala, datozen saioetan ere Udalak planteaturiko gaien aurrean, ekarpenak edo proposamenak egiteko aukera izango dute herritarrek, egun, leku eta orduotan:

Urriak 15: Ekipamenduak, zerbitzuak eta azpiegiturak.


Urriak 16: lurralde antolaketa.

Bilerak: 19:00etatik aurrera Potxoenean.

Gai honi buruzko informazio zabala, parte hartze prozesurako hautaturiko leloa baliatuz, Usurbilgo Udalak martxan jarri duen web orrialde berri honetan: usurbilorainadageroa.com