Lehen sorospenen inguruko ikastaroa antolatu du DYAk

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 15a, 07:35


Azaroaren 3tik 21era izango dira saioak, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Lasarten, Garaikoetxea Landaberri Eskolan; Atsobakar 3an. "Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ezagutuko dituzu. Egunero aurkitu ditzakezun arrisku egoera nagusiei ekiten ikasiko duzu ― bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak,… eta egoera hauei nola aurre egin eta konpontzen erakutsiko zaizu. Funtsezko eta oso erabilgarriak diren ezaguerak era erraz eta entretenigarri batean, gai-zerrenda baten arabera erakutsiko dira, hezkuntza praktikoekin txandakatuko direnak", antolatzaileek berri eman dutenez.

Ikastaroa interesa duen orori zuzendua dago. Aldez aurreko ezaguerarik izatea ez da beharrezkoa izango. Izena aurrez eman beharko da, 943 46 46 22 telefono zenbakira deituta. Talde murriztua osatuko da. Ikastaroko prezioa, 110 euro. Kopuru horren barne, DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako mediku, erizain eta monitoreek eskainiko duten ikastaroko materiala eta ikus-entzunezko baliabideak.  



Gripearen aurkako txertaketa kanpaina martxan
Negua, hotza... Gripea izateko garaia bidean dator. Sarritan, gaixotu baino lehen neurriak hartzea komenigarria izanik, beste urte batez martxan da azaroaren 30era arte luzatuko den gripearen aurkako txertaketa kanpaina. Deialdia gehienbat adineko herritarrei zuzendua dago, baita eurekin lan egiten duten profesionalei ere. "Bereziki 65 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago, baina baita adinez gazteago izan arren gaixotasun kronikoak dituztenei, edota beren lanbideagatik arrisku-taldeko pertsonen kutsatzaile izan daitezkeenei ere. Aipaturiko azken giza-taldeen artean sartzen da hirugarren adineko egoitzetako, geriatrikoetako, eguneko zentroetako eta abarretako pertsonala, bai eta etxez-etxeko laguntzarako zein zerbitzu sozialetako pertsonala ere", ohartarazi dute Osakidetzatik.

Halako kanpainek dituzten onurak nabarmentzen ditu Osakidetzak. "Ulertuko duzunez, Gripearen Aurkako Kanpaina ahalegin garrantzitsua da, bai instituzioentzat, bai kanpaina aurrera eramaten duten osasun-taldeentzat. Eta egiten ditugun kanpainetan estaldura-tasa onak lortzen baditugu ere, tasa horiek hobetzen ahalegintzen gara, guztiz onuragarria baita hiritarrentzat orokorrean, eta batez ere txertaketaren jomuga diren pertsonentzat. Are gehiago gaur egungoa bezalako unean, non, dakizunez, egoera epidemiologikoa nahasia den", diote Osakidetzatik.

Anbulatorioko telefono zenbakiak: 943 36 15 43 / 943 36 20 13.