Kaixo denoi!
Dakizuenez, urriaren 5ean Kilometroen lekukoa jaso genuen Orion! Eta ezertan murgildu aurretik, lekuko hori herriari eskaini nahi diogu; ikastolarena ezezik, zuona baita lekuko hori. Urte polita dugu aurretik, eta bihar egingo dugun ekitaldi hori izango da guztiaren hasiera. Ekitaldi xumea izango da biharkoa, Zumetaren muralaren aurrean, 19:30ean. Animatu! Amaieran mokadu bat jateko aukera ere izango da.
Bitartean, Xabi Alustiza artezkaritzako lehendakariak, Marije Imaz ikastolako zuzendariak eta Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkateak Orion lekukoa hartu zuteneko irudiak dituzue ikusgai ondoko bideoan.
Zuen zain izango gara!