Lurralde antolaketa hizpide, 19:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 16a, 13:03


Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren (HAPO) parte hartze prozesuko lehen fasea amaitzear da. Bilera ostegun honetan, urriaren 15ean, 19:00etatik aurrera Potxoenean. Gaurko lan saioa, lurralde antolaketari loturikoa. Orain arte bezala, ostegun honetan ere Udalak planteaturiko gaien aurrean, ekarpenak edo proposamenak egiteko aukera izango dute herritarrek.

Gai honi buruzko informazio zabala, parte hartze prozesurako hautaturiko leloa baliatuz, Usurbilgo Udalak martxan jarri duen web orrialde berri honetan: usurbilorainadageroa.com