NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko ekitaldia, 19:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. Musikan, Xabier Lizaso pianojoleak Larrañaga, Gamarra eta Osinaga konpositoreen musika ekarriko du. Baita Peñaflorida Kondearen hainbat obra jo ere: “Sententziatu dute”, “Aita gurea”, “Irten ezazu”…eta zortzikoren bat. Andoni Egaña bertsolariak Fernando Amezketarraren lana ekarriko du gogora. Fernando izan zen garaiko bertsolaririk entzutetsuena, baina bere jirako beste bertsolari batzuk ere (Txabalategi eta Zabala, Izuelako artzaia…) mugimendu haren sorrera ulertzeko lagungarri izango ditugu.
Itxuraz zerikusirik ez duten arte-mota eta pertsonaiak errelato baten bitartez txirikordatuz, garai baten ulermenen eta gozamenerako bide-argi izango zaizkigu.
Sarreren zozketa
Emanaldirako sarrerak egunean bertan 10 eurotan salgai. Aurrez, 8 eurotan Txiriboga tabernan eta Noaua!n. Noaua!ko bazkideek, 6 eurotan erosi ahal izango dute, Noaua!ko egoitzan eta aldez aurretik. Bazkideok adi; emanaldirako lau sarrera zozketatuko ditugu eta. Animatzen zaretenok idatzi, erredakzioa@noaua.com helbidera. Irabazleen izenak atari honetan bertan argitaratuko ditugu.