Kilometroak 15eko lekukoa usurbildarren eskuetan jada

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 17a, 21:45

Mikel Laboa plazara heldu denetik ikusmina sortu du. Gertutik ikusi eta ukitu ahal izan dute, eskuz esku ibili da, frontoi atzean batu den jendetza artean. Ezin esan, harrera hotza izan duenik, ez zen gutxiagorako eta. Heldu da Kilometroak 2015 antolatzeko, Udarregi Ikastolak urriaren 5ean Orion hartutako lekukoa! Usurbilen da jada.

Lekukoa herriari eskaintzeko ekitaldia ospatu da gaur arratsaldean. Udarregi Ikastolako ikasleak kantari eta musika instrumentu ezberdinak jotzen ikusi ditugu. Abesten baita, ikastolako zuzendari eta lehendakaria. Pozik asko eskaini diete lekukoa herritarrei.

Lekukoa eskutan, Usurbil Kilometroak 2015 ekimena antolatzeko prest da! Orain bai, datorren urteko urriaren 4rako atzera kontua hasi da.