Orioko Herri Ikastolak Udarregiko lagunei pasatako lekukoa herriari eskaini genion atzo! Jende andana bildu zen Mikel Laboa plazan, haur eta guraso pila bat Zumetaren muralaren magalean.
Momentu hunkigarriak bizi genituen, horietako bat, Mariaje Imaz ikastolako zuzendariak eta Xabi Alustiza artezkaritzako lehendakariak bosgarren eta seigarren mailako ikasleek idatzitako bertsoak kantatu zituztenekoa. A ze artista taldea!
Mila esker atzo hurbildu zineten guztioi, eta ez ahaztu guztion indarra beharko dugula erronka honi aurre egiteko! Parte hartzeko gogoz bazabiltza, hemen duzu horretarako aukera: https://docs.google.com/forms/d/1q9gKFFU3XoqGBHjdGsSH5c6E1mUdRjoYA8Cl-eA6IGU/viewform
Ekitaldiaren ostean, hitz batzuk lapurtu genizkien Imazi eta Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkateari. Hona: