"Garai hura gara" saioaren ostean, badator Kulturaldia

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 20a, 10:52


40 lagun inguru bildu zituen atzo, NOAUA! Kultur Elkarteak Sutegin antolaturiko “Garai hura gara” bertso musikatuen saioak. Garai bateko konpositoreen lana ekarri zuten gogora Andoni Egañak bertsotan, eta Xabier Lizaso pianojoleak. Saio honen ostean, NOAUA!k antolaturiko hurrengo hitzordua, datorren hileko Kulturaldia izango da. Azaroko bigarren eta hirugarren asteburuen bueltan programatu dugu aurtengorako eskaintza. Zehaztasun gehiagoren berri, laster.


Egin zaitez bazkide!
Herritar talde bat animatu da jada, bazkidetza egitera. Zuen artean izango da NOAUA!kide ez den lagunik. Animatu eta egin zaitez NOAUA!ko bazkide. Bazkidetza orain egiten baduzue, aterki eder bat, eta "Usurbilgo Baserriak eta Baserritarrak", "Usurbilgo Ondarea Ezagutzen" eta "Gipuzkoan zehar, 161 ibilbide" liburuak opari jasoko dituzue. Bazkidetza egitea lan erraza da. Idatzi elkartea@noaua.com helbidera, deitu 943 360 321 telefono zenbakira edo etorri NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzara.