Larunbat goiz honetan, 10:00etatik 14:00etara Oiardo Kiroldegiko tatami gelan. Usurbilgo Gazte Asanbladak, Ernaik eta Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneak antolaturiko solasaldian, “sexualitatearen adierazpenen inguruko gogoetak egingo dira. Ba al dago erotika femenino bat eta erotika maskulinoa? Nahiak, desirak, gogoak, sentipen eta sentsazio ezberdinei lotuak al gaude gizon-emakumeak? Zeri erantzuten dio? Gure izate sexualari ala agindu kulturalari? Elkar ulertzerik ba ote dugu?".
Usurbilgo Gaztetxearen alde
Usurbilgo Gaztetxea eraisteko arriskuan da. Horren aurrean ekimen zaparrada antolatu dute gaztetxekoek, tartean urriaren 25erako hitzaldi-solasaldia. Baita ekimenok besteak beste, datozen asteei begira:
Azaroak 6: afari beganoa.
Azaroak 22: "Ez dadila haria eten" gaua: Juanantzoneko okupak+Kaotiko.
Abenduak 6: "Kaos y lentejas" jaialdia.
Kontzertu gaua, Akerra Gaztetxean
Azaroaren 1erako antolatu dute hitzordua. Gaueko 22:00etatik aurrera Txokoalden, Izeberg herriko taldeak eta Volataia taldekoek emanaldia eskainiko dute. Hirugarren talde baten parte hartzea ere iragarri dute antolatzaileek, zehazteke duten arren.