Azaroaren 29an, Kilometroak 15en aurkezpen ekitaldia

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 20a, 12:33

Kilometroak 15, ibilbide luzeko lehen metroak egiten ari da Usurbilen. Urriaren 5ean, Orion jaso zuen lekukoa herri honek eta Udarregi Ikastolak. Lekukoa herriari eskaini zitzaion joan den ostiralean. Orain, Kilometroak 15en aurkezpen ekitaldia dator. Aurkezpen ekitaldirako eguna finkatua du jada antolakuntzak; azaroaren 29a. Hilabete eskas barru beraz.

Lekukoa, eskuz esku
Mikel Laboa plazara heldu zenetik ikusmina sortu zuen. Gertutik ikusi eta ukitu ahal izan zuten, eskuz esku ibili zen, frontoi atzean batutako jendetza artean. Ezin esan, harrera hotza izan zuenik, ez zen gutxiagorako eta. Heldu da Kilometroak 2015 antolatzeko, Udarregi Ikastolak urriaren 5ean Orion hartutako lekukoa! Usurbilen da jada.

Lekukoa herriari eskaintzeko ekitaldia ospatu zen ostiral arratsaldean. Udarregi Ikastolako ikasleak kantari eta musika instrumentu ezberdinak jotzen ikusi genituen, lekukoaren ongi etorri ekitaldian. Abesten baita, ikastolako zuzendari eta lehendakaria. Pozik asko eskaini zieten lekukoa herritarrei.

Lekukoa eskutan, Usurbil Kilometroak 2015 ekimena antolatzeko prest da! Orain bai, datorren urteko urriaren 4rako atzera kontua hasi da.