Erraustegia eraiki behar zuten lur eremua biziberritzen

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 21a, 13:00


Usurbilgo Argiaren Lagunak taldekoek, erraustegia eraiki behar zuten gunera joan den igandean egindako irteerako irudiak dituzue hemen. Irailaren 27an ospatu zen Argia Egunaren baitan, hazi eta buztinezko bolak egiteko tailerra antolatu zen. Tailer hartan landutako boletako batzuk Zangozako Oinez Basoan jaurtitzekoak ziren. Beste batzuk, aipatu moduan, Zubietako erraustegia eraiki behar zuten ingurunean. Lur saila biziberritzeko landatu zituzten bola hauek Argiaren Lagunak taldekoek, joan den urriaren 19an. Joakin Pagola herritarrak ateratako ondoko argazkiak horren erakusle.