Bueltan da hilabeteroko lehen igandeetako pintxo festa. Denboraldi berriari ekingo dio Tipi-Tapa egitasmoak, azaroan; zehazkiago esanda, azaroaren 2an. Eguerdi partean, kalera irten eta gozatu ibilbide gastronomikoan parte hartzen duten tabernetako sukaldeetan prestaturiko pintxo bereziez.
Sari gehiago
Itxura berritua dator Tipi-Taparen hirugarren denboraldia. Berrikuntzekin, besteak beste, sari gehiagorekin. Egitasmoan parte hartuko duten tabernak ordea, aurreko ikasturteko berak izango dira; Txiriboga, Aitzaga, Xarma, Txirristra, Bordatxo, Artzabal eta Txapeldun. Edaritegiotako sukaldeetan mimo handiz prestaturiko pintxo bereziak dastatzeko aukera, azaroaren 2tik aurrera, hilero lehen igandeetan. Zehaztasun gehiago, laster.
Irudia: artxibokoa.