Ekintzailetza sustatzeko eskualde mailako zenbait ekimenen berri segidan. Ekintzaileak enpresa-ideia bat garatzen laguntzeko, 13 diru-laguntza eskaintzen dituzte guztira, Buruntzaldeko udalek; 8 ideia berrientzat, eta beste 5 jarduera berrientzat.
Honakoa da diru-laguntzon helburua: "Ekintzaile izateko potentziala duten pertsonei 2014an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea, tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen arduraldi esklusiboan jarduteko".
Guztira, 320.000 euroko diru-laguntzak eskaintzen dituzte. 200.000 euro 18-25 urte arteko ekintzaileentzat; 120.000 euro 25 urtetik gorakoentzat.
Informazio gehiago: Ekintzailetza sustatzeko diru-laguntza deialdia edo Lanbide
Deialdiotan parte hartzeko baldintzak betetzen dituztenek, eskabideak Andoaingo Urigain-etxean (La Salle etorbidea, 6) aurkeztu behar dituzte.
"Zure enpresa nola sortu eta kudeatu" ikastaroa
Buruntzaldeko udalek antolatu dute ekintzailetza sustatzeko doako ikastaro berri hau, urriaren 28 eta 29rako :
-Egutegia: urriak 28 eta 29.
-Ordutegia; bi talde aukeran; goizeko taldea, 9:00-13:00 artean; arratsaldekoa, 15:00-19:00 artean.
-Tokia: Hernaniko Biteri kultur etxea.
-Informazioa eta izen ematea: 943 304 221 (Nerea Yurrebaso), ekinean@andoain.org edo Lanbideko eskualdeko bulegoetan.
-Antolatzailea: Buruntzaldeko udalak, Lanbide eta Gertu enpresa.