Udal diru-laguntzak, euskara ikasleentzat

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 22a, 10:19

Ikasturtea martxan dute Etumeta-AEK euskaltegian, baina matrikulazioak zabalik jarraitzen du. Euskara ikasi edo maila hobetu nahi duenak gainera, gogoan izan, urtero moduan, udal diru-laguntzak jasotzeko aukera izango duela. Diru-laguntza ezberdinak, matrikula kostuaren %60tik %100era ordaintzeko adinakoak. Beti ere, norberaren lan egoera edo ikasketa mailaren arabera.

Diru-laguntzok jasotzeko ezinbestekoa izango da, ikasturtean zehar klaseen %80an parte hartzea izatea, eta ikastaroak irauten duen denboraren %80an, Usurbilen erroldatua egotea. Informazio gehiago, Potxoenean edo bertara deituta; 943 371 999 telefono zenbakira.

Euskaltegiko matrikulazio epea zabalik
Ikasturtea martxan egon arren, zabalik jarraitzen du Etumeta-AEK euskaltegian matrikulatzeko epeak. Osatu diren talde eta ordutegiotan eman dezakezue izena:

9:30-12:00 0 urratsa.

17:30-19:30 2. urratsa.

17:15-19:30 7. urratsa.
18:00-20:30 EGA.

Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:

Nagusia, 43

607 609 379.
usurbil@aek.org
www.aek.org
muntteri.blogspot.com.es


Euskara ikasteak merezi du
Ikasleak ditu protagonista nagusi, "Euskara praktikoa" lemapean, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak 2014-15 ikasturtera begira irailean aurkeztu zuen matrikulazio kanpainak. Euskara ikastea posible izan eta merezi duela nabarmentzen dute AEK-ko arduradunek. "Nor bere arrazoiekin, bere helburuekin, nor bere mailatik abiatuta. Euskara nahi izate hori norberaren esku dago, norberaren gogo eta beharren baitan”. Ikasle talde baten testigantzekin bideo bat prestatu dute. Albiste honi atxikita ikus dezakezuena, edo baita bestela, ikasturte berriarekin batera, .eus domeinua estreinatu berri duten AEK-ren web orrialdean. 

Denboraldi honetarako eskaintza zabala, ohi bezala; "bi orduko euskalduntze ikastaroak, ikastaro trinkoak, titulu homologatuak lortzeko aukera maila guztietan, 3. maila/EGA eta 4.a barne, auto-ikaskuntza, on-line ikastaroak www.egela.aek.org gunean, mintzamena lantzeko praktika jarduerak, lan mundua euskalduntzeko egitasmoak, itzulpen zerbitzua, irakur zaletasuna sustatzeko AIZU! aldizkaria...". 

2014-15 ikasturtea era berean, Korrika urtea ere izango dugu. Euskararen aldeko martxa hurrengo martxoan ospatuko da. Ekimena aurrerago aurkeztuko du AEK-k.