Miriam Mendoza ipuin kontalaria, 18:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 23a, 10:52


Ikasturte berrirako lehen ipuin kontaketa saioa antolatu dute Sutegi udal liburutegian, ostegun honetan, urriaren 23an, arratsaldeko 18:00etan. Miriam Mendoza arituko da kontu-kontari, 6 urtetik gorakoei zuzendua egongo den saioan.


Euskarazko literatura topaketa berria
Urriaren 30erako bigarren hitzordu bat antolatu dute; 19:00etan Sutegi udal liburutegian. Pako Aristik gidatuko duen euskarazko literatura topaketa berria. Garbiñe Ubedaren “Hobe isilik” lana komentatuko da. Mahai ingurura parte hartzera animatzen direnek, liburutegiko harrera-gunean jakinarazi dezatela aurrez. Eta aipatu liburuaren aleak ere eskuragarri izango dira bertan.

Blogeko helbidea: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es
Ordutegia: 9:00-14:00 (irailaren 9ra arte).
Telefonoa: 943 360 692.
E-posta:  biblioteka@usurbil.net
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia
Twitter: twitter.com/usurbib
Youtube: youtube.com/sutegi05