Larunbat gauak, ordubete gehiago

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 24a, 08:30


Ordulariak neguko ordutegira egokitzeko unea heldu da. Larunbatetik iganderako goizaldean, 3:00etan 2:00ak izango dira. Ordubete atzeratu beharko ditugu erlojuak. Atseden hartzeko nahiz parrandarako ordubete gehiago beraz larunbat gauean. Igandetik aurrera, lehenago argitu baina lehenago ilunduko du baita, arratsalde partean. Eguzki orduak murrizten joango dira datozen asteotan.