Hainbat eraikinek lanak egin behar, 2015ean ere telebista ikusteko

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 24a, 08:39

4G teknologia berria dator Usurbila eta horrek telebista kateen sintonizazioan eragingo du. Telebista kateak sintonizatu beharko ditugu igande honetan, urriaren 26an. Baina adi, zenbait etxebizitzetako antena instalakuntzetan ere obrak egin beharko baitituzue urte amaiera baino lehen. Egokitzapenok egin ezean, urtarriletik aurrera telebista ikusi ezinik geratu zaitezkete bestela.

Usurbilgo Udalak bidali berri digun jakinarazpenaren arabera, 3 etxebizitza baino gehiagoko eraikinek lanak egin beharko dituzte antena instalakuntzetan. Eraikinotako bizilagunak beraz, teknikariekin hartuemanetan jarri beharko dira, 2015eko urtarriletik aurrera telebista ikusten jarraitu nahi badute. Egokitzapenok egin behar dituzuenok adi, diru-laguntzak jasotzeko aukera izango duzue eta.

Zehaztasun gehiago (argibideetarako telefono zenbakiekin batera), Udalak kaleratu duen ohar honetan: 


Lurreko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionala - 805/2014 Errege Dekretua 

Usurbilgo herritarrei honakoa jakinarazten zaio:

Errege Dekretu honek, Lurreko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazional berria onartzen du.
Dekretuak, Dibidendu Digitaleren liberalizaziorako zenbait gai erregulatzen ditu eta LTD telebista-saio bakoitzari esleitutako kanalen berri ematen da. Plan Tekniko honetan zehazten da 60 eta 69. kanalen arteko LTD kanalen emisio guztiak bertan behera geratu behar direla, eta frekuentzia horiek libre utzi, komunikazio mugikorren eta 4G zerbitzuen erabilerarako. Modu horretan, kanal berrietara migratzeko prozesua zenbait fasetan eta eragindako zenbait kolektiborekin egingo da:

Operadoreek eta telebistek LTD kanalen emisioak abiarazi dituzte Simulcasten, frekuentzia berrietan, bertan behera geratuko direnekin batera.

 - * 3 etxebizitza baino gehiago dituzten eraikinetako jabeen komunitateak Estatuko SETSI Idazkaritzan erregistratutako instalatzailearekin (antenista) jarri beharko dira harremanetan, kanal berriak hartzeko lanetarako. Era berean, Instalazio Buletina gorde beharko dute, fakturaren kopiarekin (eta egindako ordainketaren banku-laburpenaren kopiarekin) batera. Modu horretan, ED bidez onartuko den 2015eko Laguntza Programaren diru-laguntza jaso ahal izango dute.

- Uneren batean, urria amaieratik aurrera, etxebizitza indibidualen erabiltzaileek eta dagoeneko antenizatuta dauden eraikinetako bizilagunez kanalak berriro sintonizatu beharko dituzte modu automatikoan, euren telebistetako urrutiko agintearen bitartez.

- Azkenik, urtarrilaren 1a baino lehen, 60tik 69ra bitarteko bandan dauden LTD kanalak itzali egin beharko dira, eta esleitutako kanal berriak baino ez dira geratuko emisioan.


Harremanetarako telefonoak:    
Gipuzkoako Lurralde Elkarteko Telekomunikazioetako Instalatzailea: ADITEGI   -  943 423  922

Era berean, informazio gehiago behar izanez gero edo Dibidendu Digitalaren prozesuari buruzko zalantzaren bat argitu nahi izanez gero, gogorarazten da zeintzuk diren herritarren arretarako webgune eta telefono zenbakiak: www.televisiondigital.es eta 954 307 796  -  901 201 004.