Eskola Txikiaren festa egun handia, larunbatean Aginagan

Noaua Aldizkaria 2014ko urriaren 24a


Urriaren 25 honetan ospatuko dute haur, guraso eta irakasleek jaialdi hau, estreinakoz gainera. Egun osoko egitaraua lotu dute. Sorpresak izango dira, pailazoak, jolasak, bazkaria... Egitarau osoa zehatz mehatz, segidan:

Urriak 25, larunbata
11:00
 Haur jolasak eta orientazio lasterketa.

12:30 Patxin eta Potxin pailazoak.
14:00 Bazkaria: 
Helduen menua (20€): Patatak almeja eta bakailuarekin, kostilla, tarta, kafea eta edateko ardoa, sagardoa, ura. 
Umeentzat menua (12€): kroketak, xolomoa patatekin eta edateko zukua.

17:30 Eriz magoa.
18:30 Patxi Perez eta konpainiarekin dantza pixka bat.

Egunean zehar, sorpresak izango dira. 

Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikia.
Bloga: http://aginaga.eskolatxikiak.org/