Bi eragileek adosturiko testua, astearte honetan bertan, urriaren 28an deitua dagoen osoko ohiko bilkuran aurkeztuko dute. Osoko bilkura, beti bezala, arratsaldeko 18:00etan hasita, udalbatza aretoan. Mozioak, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak azaroaren 9rako Katalunian iragarria dagoen kontsulta behin behinean bertan behera uzteko hartutako erabakia baloratuko du.
Astearteko osoko bilkurako gai zerrendan, bada honez gain, beste mozio bat ere; EHBildurena, liburu maileguen kanonaren ingurukoa:
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai zerrenda:
1-2014/06/24ko ohiko bilkurako aktaren onespena.
2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2014ko irailaren 22tik urriaren 17ra (2014/0887-2014/0992).
3-Hilerri Zaharrean panteoietarako partzelen emakida administratiboa erreskatatzeko proposamena.
4-Usurbilgo Herri bideen inbentarioa eguneratzea, 382/2012 prozedura arrunta auzian eta 755/2013 apelazio helegitean emandako sententziak exekutatzeko.
5-Galderak, eskaerak eta mozioak:
5.1.- EAJ-PNV eta EHBilduk aurkeztutako mozioa: Konstituzio-auzitegiak Kataluniako kontsulta behin behingoz bertan behera uzteko hartutako erabakia.
5.2.-EHBilduk aurkeztutako eskaera: Liburu maileguarengatik liburutegi publikoek ordaindu beharreko kanona bertan behera uztea.