Euskarazko beste irakurketa-topaketa bat prestatu dugu Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian.
Gidaria, oraingo honetan ere, Pako Aristi izango da, eta komentatuko dugun liburua, Garbiñe Ubedaren Hobe isilik. Eleberri honen aleak oraindik ere eskuragarri daude Liburutegian.
Saioa, 16 urtetik gorako irakurleei zuzendua, Urriaren 30ean, ostegunarekin, arratsaldeko 19,00etan Liburutegian bertan, izango da. Anima zaitez parte hartzera, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!