Zu ere beharrezkoa zara

KMK2015 2014ko urr. 27a, 14:46

"Lagundu nahi dut, baina nola?". Hainbat lagun hurbildu zaizkigu galdezka, ez dakitelako izena non/nola eman behar duten, edo zein batzordetan lagundu dezaketen. Erraza da. Honako bi galdera egin zeure buruari: batetik, zein neurritan lagundu dezaket Kilometroen antolaketan, egunean bertan, edo urtean zehar ere bai? Eta, bestetik: zein batzordetan egongo naiz erosoen?. Behin horiek erabakita, izena ematea bi minutuko kontua besterik ez da! 

Maratoi luze xamarra daukagu aurretik, eta horregatik, guztion laguntza beharko dugu urtean zehar ere egin nahi ditugun gauzetan laguntzeko. Hori bai, badakigu denok ez daukagula disponibilitate bera. Horregatik, nork berak ikus dezala zenbateraino eman dezakeen. Era batera edo bestera, ziur gaude urte polita izango dela datorren hau: herriari lekukoa eskaini genioneko irudiak ikusi besterik ez dago!

Noauak utzi digun txoko honez gain, honako sare hauetan ere jarraitu gaitzakezu:

TWITTER: @kmk15usurbil

FACEBOOK: https://www.facebook.com/kmk15usurbil

INSTAGRAM: @kmk15usurbil

FLICKR:  www.flickr.com/photos/kmk15usurbil/