Agenda betea dute egunotarako, Sutegi udal liburutegian. Ostegun honetan, urriaren 30ean, 19:00etan hasita, Pako Aristik gidatuko duen euskarazko literatura topaketa berria. Garbiñe Ubedaren “Hobe isilik” lana komentatuko da. Mahai ingurura parte hartzera animatzen direnek, liburutegiko harrera-gunean jakinarazi dezatela aurrez. Eta aipatu liburuaren aleak ere eskuragarri izango dira bertan.
Beste bi hitzordu datorren asterako; haurrentzako bi ipuin kontaketa saio. Ekitaldion zehaztasunak segidan:
Urriak 30, osteguna
19:00 Euskarazko literatura topaketa, Pako Aristik gidatua. Garbiñe Ubedaren "Hobe isilik" lana komentatuko da.
Azaroak 5, asteazkena
18:00 Xalto pailazoaren “Amesgaiztoari Txinbalon” izeneko ipuin kontaketa, HH4koentzat.
Azaroak 6, osteguna
18:00 Mikel Susperregi “Fraxkitoren errepertoyo galdua” izeneko ipuin kontaketa saioa, HH5koentzat.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Blogeko helbidea: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es
Ordutegia: 9:00-14:00 (irailaren 9ra arte).
Telefonoa: 943 360 692.
E-posta: biblioteka@usurbil.net
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia
Twitter: twitter.com/usurbib
Youtube: youtube.com/sutegi05