Maiatzean atera zuten diskoa. Geroztik, kontzertu ugari eskaini dituzte. "Ezin ezer egin" abestiaren bideo bat egin berri dute, albiste moduko honetan estekatu duguna hain zuzen. "Durangoko Azokan gure txokoa izango dugu Gor diskoetxearen standean eta abenduaren 6an Ahotsenean joko dugu, arratsaldeko 20:00etan. Han egongo gara zuen zain", Izeberg taldekoek aditzera eman digutenez.