[BIDEOA] Azaroak 8an mosaiko erraldoia! Kataluniarekiko elkartasuna!

UsurbilGureEskuDago 2014ko urr. 29a, 12:12

 Eskoziarrek ERABAKI dute beraien etorkizuna eta katalanek ere BOZKATU nahi dute. Baina EZ diete utzi nahi.
Zer egin dezakegu aginarrok, zubietarrok, usurbildarrok... euskaldunok, horren aurrean?

Azaroak 8an, MOSAIKO ERRALDOIA Donostiako Zurriola hondartzan!
Kataluniarekiko ELKARTASUNA!! DEMOKRAZIAren defentsa!!

Izen emateko mahaia kaxkoan:
- Urriak 31, ostirala, 19:00-21:00 bitartean.
- Azaroak 1, larunbata, 12:00-14:00 bitartean.
- Azaroak 2, igandea, 12:00-14:00 bitartean.

Gainontzeko egunetan apuntatu nahi izanez gero, Lizardi liburudendan horretarako aukera duzu.

Mila esker!!

Mesedez, lagundu mezua zabaltzen ;-)!