Valderejon egon berri dira, eta orain, hurrengo txangorako prestatzen dabiltza jada. Azaroaren 9rako antolatu du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak, datorren irteera; Fitero aldera. "Ibilaldi erraz eta lasaia" lehenik, Fiteroko bainuetxean lasaitzeko aukera segidan, bazkari legea egin jatetxean eta arratsaldean Usurbila itzulera. Egun "konpletoa" beraz.
Ibilaldiari dagokionez, lau bat ordukoa izatea aurreikusten dute antolatzaileek. "Fiteroko zubian hasiko dugu ibilaldia. Inguruko baratze emankorretatik pasatuz Las Roscas mendi ezagunera igoko gara. Mendi apala bada ere, Nafarroako Erriberako ikusgarrienetako bat da, 594 m. Buztinak, hareak eta konglomeratuen higadurak paisaia harrigarri bat sortu du Fiteroko inguru hauetan", Andatzakoen esanetan. Eguerdi partera arte luzatuko den ibilaldian, Venta De Bañoseko elurzuloa, edota Alhama ibaiaren bailaratik Cervera aldea eta bertako gaztelua bisitatu asmo dute.
Txangoa amaitu ostean, atseden hartzeko aukera bikaina. Fiteroko bainuetxeko instalakuntzak ezagutu eta kanpoko igerileku beroan lasaitzera joango dira mendizaleak. "Ez dira ahaztu behar bainu jantzia, toalla, txankletak eta uretako txanoa", antolatzaileek ohartarazi dutenez.
Merezitako bazkaria gero eta arratsaldean Usurbila buelta. Hauxe eguneko egitaraua:
Azaroak 9, igandea
7:00 Irteera autobusez, Fiterora.
9:00 Ibilaldia: Fitero-Las Roscas-Venta de Vaños-Cervera del Rio Alhama.
12:45 Autobusez Fiteroko bainuetxera.
14:00 Autobusez bazkaltzera, Sanda jatetxera.
Ondoren, itzulera.
Izen ematea: azaroaren 5a baino lehen, Andatza M.K.T.ren kontu zenbakiotako batean (izena eta bi abizenak adierazi):
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Prezioak:
-Andatzako federatuek: 28 euro.
-Gainerako federatuek: 31 euro.
-Gainerakoek: 38 euro.
Oharrak:
-Fiteroko ibilaldia egiteko istripuen asegurua izatea beharrezkoa da.
-Federatuak ez direnentzako, Andatza M.K.T.-k bideratuko du asegurua.
-Plaza mugatuak. Lehentasuna Andatza M.K.T.-ko bazkideek izango dute.
-Andatza M.K.T.-k ibilbidea aldatu edo bertan behera utzi dezake.
-Bainujantzia, txankletak eta uretako txanoa eraman behar dira.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza Mendizaleen Kirol Taldea.