Euskararen Egunari ere Usurbilen tartea egiteko, bilera azaroaren 4an

Noaua Aldizkaria 2014ko urr. 30a, 05:35

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunari Usurbilgo plazan lekua egin asmoz, herri eragile talde bat bildu da. Zerbait antolatu nahian dabiltza, baina zer egin, nola, honi buruz hitz egiteko bilera deitu dute, azaroaren 4an, 18:00etan Potxoenean. Herriko talde nahiz herritar oro gonbitatua dago hitzorduan parte hartzera.