Azaroa egurrean hasiko dute Txokoaldeko Akerra Gaztetxekoek. Kontzertu gaua antolatu dute larunbat honetarako, azaroaren 1erako. Hiru musika talderen emanaldi, gaueko 23:00etatik aurrera: Izeberg, Voltaia eta Debon Txokoalden.
Irudia: Ibai Arrieta.
Bideoklip estreinatu berria
Akerra Gaztetxean joko duen taldeetako bat, Izeberg Usurbilgo musika taldea dugu. Maiatzean atera zuten "Azalera" izeneko estreinako diskoa. Geroztik, kontzertu ugari eskaini dituzte. "Ezin ezer egin" abestiaren bideo bat egin berri dute, albiste honetan estekatu duguna hain zuzen. "Durangoko Azokan gure txokoa izango dugu Gor diskoetxearen standean eta abenduaren 6an Ahotsenean joko dugu, arratsaldeko 20:00etan. Han egongo gara zuen zain", Izeberg taldekoek aditzera eman digutenez. Aurretik, larunbat honetan, Txokoalden joko dute, Ixak Arruti, Antton Aranburu, Beñat Urteaga eta Jokin Irastorzak.
Deseginen lan berria ere kalean
Irrati tabernan lortu dezakezue Deseginen estreinako lana. Bestela taldekideei eskatu:
Ahotsa: Beñat Irazusta.
Kitarrak: Aitor Pagola eta Ekhi Arrieta.
Baxua: Joxe Mari Zubimendi.
Bateria: Iñaki Irazusta.
Grabazioa: 2014ko urtarrila, Andoaingo Garate estudioa.
Diseinua: Ibai Arrieta.