Odol emate eguna astelehen honetan; Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak deituta, 18:00-20:30 artean anbulatorioan. Gipuzkoa mailako elkarteak, Gotatanta izeneko kanpaina bat abiatua du. 2014. urte hau amaitzerako 18-65 urte arteko herrialde mailako biztanleriaren %3 odol-emaile izatea lortu nahi dute, urtean gutxienez behin edo bitan odola ematera animatzera. Gotanta egitasmoari buruzko informazio gehiago:
http://www.gotatanta.com/
943 317 091
Sare sozialetan
Usurbildarrek gaur dute Gotatanta izateko aukera, arratsaldean anbulatoriora joan eta odola emanda. Hauexek dira hain zuzen, odola emateko bete beharreko baldintzak:
1 - Adina: 18 eta 65 urte bitartean.
2 - Pisua: 50 kg-tik gora.
3 - Tentsio diastolikoa (baxua): 50 mmHg eta 100 mmHg artean.
4 - Tentsio sistolikoa (altua): 100 mmHg eta 180 mmHg artean.
5 - Pultsua: Erregularra eta 50 eta 110 pultsazio bitartean.
6 - Gizonen Hemoglobina-kopurua: 135 Gr-tik gora/litroko.
7 - Emakumeen Hemoglobina-kopurua: 125 Gr-tik gora/litroko.
8 - Gizonen odol-emanaldien maiztasuna: gehienez 4 aldiz urtean.
9 - Emakumeen odol-emanaldien maiztasuna: gehienez 3 aldiz urtean.
10 - 2 odol-emanaldien arteko gutxieneko epea: 2 hilabete.
11 - Baraurik ez da odolik eman behar.
12 - Osasun normal bat edukitzea: odola eman aurretik, talde medikuak historia bat egiten du eta miaketa bat ere bai, odola emateko aukerarik dagoen ikusteko.
13 - Hepatitisa edo HIES kutsatzea errazten duten arrisku-jokabiderik ez edukitzea.
14 - Azken urtean paludismo edo txagak izan diren gune endemikoetara bidaiatu ez izana. (Hego edo Ertamerikako, Afrikako eta Asiako zenbait herrialde).
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina martxan
Negua, hotza... Gripea izateko garaia bidean dator. Sarritan, gaixotu baino lehen neurriak hartzea komenigarria izanik, beste urte batez martxan da azaroaren 30era arte luzatuko den gripearen aurkako txertaketa kanpaina. Deialdia gehienbat adineko herritarrei zuzendua dago, baita eurekin lan egiten duten profesionalei ere. "Bereziki 65 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago, baina baita adinez gazteago izan arren gaixotasun kronikoak dituztenei, edota beren lanbideagatik arrisku-taldeko pertsonen kutsatzaile izan daitezkeenei ere. Aipaturiko azken giza-taldeen artean sartzen da hirugarren adineko egoitzetako, geriatrikoetako, eguneko zentroetako eta abarretako pertsonala, bai eta etxez-etxeko laguntzarako zein zerbitzu sozialetako pertsonala ere", ohartarazi dute Osakidetzatik.
Halako kanpainek dituzten onurak nabarmentzen ditu Osakidetzak. "Ulertuko duzunez, Gripearen Aurkako Kanpaina ahalegin garrantzitsua da, bai instituzioentzat, bai kanpaina aurrera eramaten duten osasun-taldeentzat. Eta egiten ditugun kanpainetan estaldura-tasa onak lortzen baditugu ere, tasa horiek hobetzen ahalegintzen gara, guztiz onuragarria baita hiritarrentzat orokorrean, eta batez ere txertaketaren jomuga diren pertsonentzat. Are gehiago gaur egungoa bezalako unean, non, dakizunez, egoera epidemiologikoa nahasia den", diote Osakidetzatik.
Anbulatorioko telefono zenbakiak: 943 36 15 43 / 943 36 20 13.