Usurbilgo amiantoaren egoeraren inguruko azterketa aurkezpena, 18:30etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 3a, 03:03

Usurbilgo Udalak gai honen inguruan Sengeos enpresari eskatu dion azterketa aurkeztuko dute, astelehen honetan, 18:30etatik aurrera Potxoenean egingo den ekitaldi irekian.

"Bertan, amiantoaren inguruan Usurbilgo egoera zein den ezagutzeko aukera egongo da eta etorkizunerako eman beharreko urratsak zeintzuk diren azalduko dira. Duela hamarkada batzuk amiantoa asko erabili zen industrian, bazte ere eraikuntzaren sektorean. Gaur egun debekatua dago amiantoarekin edo amiantoa duten produktuekin lan egitea (salbuespen batzuk kenduta), amiantozko zuntzak arnasteak osasunerako arrisku handiak sor ditzakelako.

Aurkezkepean Usurbilgo eraikinetan amiantoaren presentzia ebaluatzeko inspekzio orokor bat egin dela azalduko da. Alde batetik eraikin publikoak eta ur horniduraren sarea behatu da modu xehatu batean, eta bestetik eraikin pribatuen ikerketa arinago bat burutu da", Udaletik berri eman dutenez.

Agiri osoa ondoko esteka honetan duzue:
http://www.usurbil.net/pdf/Usurbilgo%20eraikinen% 20amianto%20inbentarioa.pdf