Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari Usurbilgo plazan lekua egin asmoz, herri eragile talde bat bildu da. Zerbait antolatu nahian dabiltza, baina zer egin, nola, honi buruz hitz egiteko bilera deitu dute, astearte honetarako, azaroaren 4rako, 18:00etan Potxoenean. Herriko talde nahiz herritar oro gonbitatua dago hitzorduan parte hartzera.