Azken orduotan, mezu bidez zabaltzen joan dira albistea. Banda Bassotti taldekoak Usurbilgo Gaztetxera datoz, datorren astelehenean, azaroaren 10ean. Gaueko 21:00etatik aurrera emanaldia eskainiko dute. Kontzerturako sarrerak 6 eurotan eskuratu ahalko dira.
Eraisteko arriskuan den gaztetxeak, asteotarako antolatu duen ekimen sortaren baitan ospatuko da Banda Bassotti taldekoen emanaldia. Momentuz, honako hauxe duzue, "Ez dadila haria eten!" lemapean, azarorako antolatu duten ekimen sorta:
Azaroak 10, astelehena
21:00 Banda Bassottiren kontzertua. Sarrera: 6 euro.
Azaroak 13, osteguna
20:30 Afari beganoa, borondatearen truke. Afalostean, kantu armonikoak: Tuti Elizegi.
Azaroak 15, larunbata
11:00 Tailerra: “Sukaldeko olioa berrerabili zure autoan”. "Tailer praktiko bat egingo da, kotxe eta guzti, autoa olio berrerabiliarekin ibili daitekeela ikasteko. Petrolioaren arazoaren aurrean alternatiba sendo bat da hau eta aldaketa txiki batekin, zure kotxea modu jasangarriago batean erabili ahalko duzu. Ekar ezazu zure autoa eta olioarekin erabili ahal izateko jartzen saiatuko gara. Ausartu zaitez!".
Azaroak 22, larunbata
22:30 Kontzertu gaua: Juanantzoneko okupak, Kaotiko eta Dj Kankar.