Larunbatean XIX. Artisautza Azokara gerturatu zinetenok ikusiko zenuten frontoi sarreran zegoen mahaitxoa. Nafartarrak taldekoek jarri zutena, abiatu berri duten elkartasun kanpaina iragartzeko. Aurten ere Zuberoako ikastolak laguntzeko, jaki goxoz hornituriko saskiak salgai jarriko dituzte. “Gabonak inguratzen ari zaizkigu eta hamaikagarren urtez xuberotarrak hasiak dira lanean bertako ekoizle txikien jaki goxoekin otarrak atondu eta ikastolaren alde dirua ateratzeko lanean”, Nafartarrak taldetik berri eman dutenez. Iaz, Eperra ikastolak izandako laguntzaren %5a, hazten ari den elkartasun ekimen honetatik jaso zuen. Usurbilen, 7.400 euro bildu ziren.
2014ko kanpaina martxan dute jada. Bi saskion artean aukera dezakezue:
Ahüzki
Prezioa: 39 euro.
Produktuak: ardi gazta (900 gr), ahate gibela (125 gr.), bixkotx poltsa artisanala (200 gr), eztia (500 gr.).
Irati
Prezioa: 51 euro.
Produktuak: ardi gazta (900 gr.), ahate gibela (125 gr.), bixkotx poltsa artisanala (200 gr.), eztia (500 gr.) eta axoa xahalki xehatua saltsan (750 gr.).
Otarrak eskatzeko: aihert@gmail.com edo 636 265 592. Izena eman bestela, tabernetan jarriko diren karteletan. Azken eguna, azaroak 30.
Oharra: otarrak abenduaren 15 aldera helduko dira.
Informazio gehiago: ikaskoli.eu
Antolatzailea: Nafartarrak.