Badator 19. Korrika, kolore biziz gainera

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 5a, 12:18

Kolore bizi eta ezberdinez margoturiko eskuak, eskuokin margolan bat egiten, eta jarraian, koloreen leherketa bat. AEK-k Youtuben zintzilikatu duen bideo honekin, 19. Korrika badatorrela iragartzen hasiak dira. Euskal Herria alderik alde zeharkatu eta bi urtean behin ospatzen den euskararen aldeko lasterketa, 2015ean izango dugu bueltan. Usurbildik ere noski, igaroko da.

Antolakuntza lanak martxan dira. 19. Korrikari buruzko zehaztasunak laster aurkeztuko dituzte antolatzaileek. Ostegun honetan bertan, azaroaren 6an, goizeko 11:00etan Bilboko Arriaga Antzokian. Eta arratsaldeko 15:00etan, Baionako Kalostrape ostatuan. Tipi tapa, tipi tapa... badator 19. Korrika!


Matrikulazioa zabalik, euskaltegian
Ikasturtea martxan egon arren, zabalik jarraitzen du Etumeta-AEK euskaltegian matrikulatzeko epeak. Osatu diren talde eta ordutegiotan eman dezakezue izena:


9:30-12:00 0 urratsa.

17:30-19:30 2. urratsa.

17:15-19:30 7. urratsa.
18:00-20:30 EGA.

Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:

Nagusia, 43

607 609 379.
usurbil@aek.org
www.aek.org
muntteri.blogspot.com.es