Abenduaren 3ko Euskararen Egunerako antolakuntza lanak martxan

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 5a, 12:59


Baietz esan dute. Euskararen Nazioarteko Eguna Usurbilen ere ospatuko dela aurten, ekimenik izango dela alegia. Hala erabaki zuen atzo, Potxoenean bildutako herri eragile talde batek. Bilera deitua zuten hain zuzen, datorren abenduaren 3an zerbait antolatu edo ez erabakitzeko. Aipaturikoa, prestaketa lanei ekitekotan geratu ziren, deialdia gerturaturiko Zumarte Musika Eskola, Dantza Taldea, Usurbilgo Gaztetxea, Jexux Artze Kultur Elkartea, NOAUA! Kultur Elkartea, Aginagako Eskola Txikia edota Udarregi Ikastolako ordezkariak. Datozen asteotan, elkarlanean zehazten eta lotzen joango diren zenbait ideia proposatu zituzten. 

Iazko Euskararen Nazioarteko Egunean ere antolatu ziren ekimenak. Ikastetxeetan adibidez. Udarregi Ikastolan, HH, LH eta DBHko ikasleek ezohiko klase eguna izan zuten. Jokoak, antzerkiak, film emanaldia, bertso saioa... ekimen eskaintza zabalaz gozatu eta parte hartzeko aukera izan zuten. Herrian ere, iluntze partean kantu jira berezia ospatu zen, eta segidan, afaria. Ia aurten. Hilabete geratzen da Euskararen Nazioarteko Egunerako.