Mende erdia bete zuen apirilean, aginagarren biltoki nagusietako batek; Atarialde soziedadeak. Eta nola ez, "urrezko ezteiak" ospatzea erabaki dute, datorren azaroaren 15ean. Bazkideak omendu nahi dira egun berezi horretan. Elkartea irekita izango da, bertaratu nahi duen ororentzat. Honatx lotu duten egitaraua:
Azaroak 15, larunbata
12:00 Hamaiketakoa soinujotzailearekin.
13:00 Omenaldia bazkide sortzaileei.
13:30 Bazkide guztien argazkia.
14:00 Bazkari irekia:
-Menua: langostinoak, marisko krema, legatza, karrillerak, platanozko izozkia txokolatez estalia, kafea eta kopa.
-Prezioa 20 euro.
-Izen ematea: azaroaren 13a baino lehen, elkarteko tabloian izena emanda. Bestela, deitu 665 718 163 (Aldapa) edo 644 565 985 (Miguel Angel) telefono zenbakietara.
Ondoren, bertsolariak.
Antolatzailea: Aginagako Atarialde Elkartea.
Soziedadeko zuzendaritza berria (Lontxo Zubiriaren kronika, 2014/9/19)
Argazki honetan ez daude guztiak baina zuzendaritza berria pertsona hauek osatzen dute, lehendakari eta buru Joxe Mari Eizagirre "Aldapa", Miguel Angel Bereziartua, Jesus Mari Manzisidor, Nekane Pikabea, Erramun Pikabea eta Antton Belokik. Astean behin biltzen dira, astearteetan normalean. 6ak aldera elkartzen omen dira eta astero lan berdinak izaten dituzte, lehenik bazkideen kontuak kontrolatzea eta ondoren bodegako lanak egitea.
Lan hori guztia aspergarria suertatzen zaie, baina ondoren etortzen omen da onena, afari goxoa. Sukaldean ere lehendakaria beti lehendakari. Beraien kargu hartzea bi urterako izango da eta ze helburu dituzten galdetu dudanean denek berdina erantzun didate, alegia dirurik ez dagoela elkartean. Beraz ezin ezer asko egin, nahiz eta jakin elkarteak hainbat eraberritze lan behar dituela, nola aldatu den gure Aginaga... Hala ere ezin elkartea zoriondu gabe utzi, 50 urte betetzen dituen honetan. Seguru nago elkartearen kontura urtea amaitzerako mokadu goxoren bat jateko moduan izango garela aginagatar guztiok.