Mikel Susperregi ipuin kontaketan, 18:00etatik aurrera liburutegian

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 6a, 08:58


Atzo Xalto pailazoa, Mikel Susperregi kontu-kontari arratsaldeko 18:00etatik aurrera Sutegi udal liburutegian. HH5ekoei zuzendua egongo da bere ipuin kontaketa saioa. Sarrera doan. Adi, ez baita liburutegitik egunotarako antolatu duten ekintza bakarra. "Udazken oparoa" datorrela iragarri dute. Joan den hilabeteko ekintzen irudi eta informazioa, euren blogean duzue. "Azaroaren eta abenduan ere badugu zer ikusi, entzun, ikasi eta gozatu", begira bestela:

Azaroak 6, osteguna
18:00 Mikel Susperregi “Fraxkitoren errepertoyo galdua” izeneko ipuin kontaketa saioa, HH5koentzat.

Azaroaren 19tik 25era
Erakusketak liburutegian, azaroaren 19ko Haurrenganako sexu-abusuei aurrea hartzeko egunari eta azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira.

Abenduak 10, asteazkena
19:00 Literatura topaketa erdaraz, Ana Merino usurbildarrak gidatuta, Karmele Jaioren "Las manos de mi madre" liburuaren inguruan. Parte hartzeko interesa dutenek, liburuaren aleak eskuragarri izango dituzte aurrez, liburutegian.

Azaroan eta abenduan zehar
Udarregi Ikastolako DBH 3. eta 4. mailako ikasleen bisitak, Liburutegia ezagutzeko.

Blogeko helbidea: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es
Ordutegia: 9:00-14:00 (irailaren 9ra arte).
Telefonoa: 943 360 692.
E-posta:  biblioteka@usurbil.net
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia
Twitter: twitter.com/usurbib
Youtube: youtube.com/sutegi05