Mosaiko Erraldoia: AZKEN AZALPENAK

UsurbilGureEskuDago 2014ko aza. 6a, 13:33

Kaixo lagun!

Zinez hunkituta gaude; iadanik 195 usurbildarrek eman dugu izena larunbat honetan Zurriolan egingo den Mosaiko Erraldoirako! Oraindik izena eman ez baduzu, ostiral arte izango duzu aukera Lizardi liburudendan eta baita ostiralean (Azaroak 7) 19:00-21:00 bitartean kaxkoan jarriko dugun mahai ibiltarian ere.

Hortaz gain, egunean bertan ere eman ahalko da izena Zurriolan bertan, hortarako propio egokituko den gunean. Gune honen kokapena, mosaikorako sarreren kokapean etab.  goiko irudian ikusi ditzazkezu (Autobus geltokia autobus bidez antolatu diren herrientzako dira, ez da gure kasua).

Bukatzeko, Mosaikoaren prestaketak esku askoren laguntza beharko du egunean bertan, eta inor animatuko balitz asko eskertuko genizueke!
Laguntzatxo bat emateko prest bazaude, bidaliguzu email bat
usurbilgureeskudago@gmail.com helbidera edo pasa zaitez ostiralean mahai ibiltaritik!

Larunbatean Zurriolan ikusiko gara!