Bapo bazkaltzeko hitzorduak finkatu dituzte datozen asteotarako, Peña Zubeldiakoek, odol emaileen elkartekoek, Aginagako soziedadekoek edota 1952an jaiotakoek. Otorduotarako txartelak salgai daude jada:
Peña Zubeldiakoen bazkaria
Aurten azaroaren 15ean, ohi bezala, Aginaga Sagardotegian. Bazkaritarako txartelak aurrez eskuratu beharko dira Txiriboga tabernan, azaroaren 13a baino lehen. Txartelak 27 eurotan egongo dira salgai.
Odol emaileen eguna
Abenduaren 8an bazkari baten bueltan biltzeko hitzordua jarri du Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak. Oraingoan, Antxeta jatetxean. Otordurako aurrez eman behar da izena. Abenduaren 2a baino lehen, telefono zenbaki hauetako batera deituta: 943 363 102 (Agustina), 943 366 040 (Maite), 943 370 723 (Jero), 943 372 487 (Marisol).
Aginagako Atarialde soziedadearen 50. urteurreneko bazkaria
Azaroak 15, larunbata
12:00 Hamaiketakoa soinujotzailearekin.
13:00 Omenaldia bazkide sortzaileei.
13:30 Bazkide guztien argazkia.
14:00 Bazkari irekia:
-Menua: langostinoak, marisko krema, legatza, karrillerak, platanozko izozkia txokolatez estalia, kafea eta kopa.
-Prezioa 20 euro.
-Izen ematea: azaroaren 13a baino lehen, elkarteko tabloian izena emanda. Bestela, deitu 665 718 163 (Aldapa) edo 644 565 985 (Miguel Angel) telefono zenbakietara.
Ondoren, bertsolariak.
Antolatzailea: Aginagako Atarialde Elkartea.
1952koen kinto bazkaria
Azaroaren 30ean, Patri jatetxean. Izen emateko deitu 943 361 380 telefono zenbakira, azaroaren 19a baino lehen.