Asteartean bilduko da berriz, Euskararen Eguneko antolakuntza taldea

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 7a, 11:23


Azaroaren 11n, arratsaldeko 17:30etan Potxoenean. Euskararen Nazioarteko Egunerako antolatu asmo dituzten ekimenen egitaraua finkatuko dute, hitzordura agertuko diren herri eragileetako ordezkariek. Herri eragile talde hau, astearte honetan, azaroaren 4an bildu zen lehen aldiz Potxoenean. Bilkuran, abenduaren 3an ekitaldirik antolatu edo ez erabaki behar zuten. Eta baiezkoan geratu ziren. Euskararen Nazioarteko Egunean ekimenik ospatuko dela Usurbilen. Duela hiru egun burutu zen bilkuran, Zumarte Musika Eskola, Dantza Taldea, Usurbilgo Gaztetxea, Jexux Artze Kultur Elkartea, NOAUA! Kultur Elkartea, Aginagako Eskola Txikia edota Udarregi Ikastolako ordezkariek parte hartu zuten. 

Aipaturikoa, Euskararen Egunerako prestaketa lanei ekitekotan geratu ziren. Hainbat ideia proposatu ziren. Datorren asteartean, azaroaren 11ko bileran finkatuko dituzte ideia guztiok.

Iazko Euskararen Nazioarteko Egunean ere antolatu ziren ekimenak. Ikastetxeetan adibidez. Udarregi Ikastolan, HH, LH eta DBHko ikasleek ezohiko klase eguna izan zuten. Jokoak, antzerkiak, film emanaldia, bertso saioa... ekimen eskaintza zabalaz gozatu eta parte hartzeko aukera izan zuten. Herrian ere, iluntze partean kantu jira berezia ospatu zen, eta segidan, afaria. Ia aurten. Hilabete geratzen da Euskararen Nazioarteko Egunerako.