Joxemari Rezola eta Inaxio Agirre, Kulturaldiko zozketan sarituak

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 7a, 14:11

NOAUA! Kulturaldia 2014 ostiral honetan hasiko da, "Piano bat bertsotan" emanaldiarekin. Gaur gaueko 22:00etan Sutegin. NOAUA!ko bazkideen artean zozketa jarri genuen martxan. E-posta igorri dutenen artean, Joxemari Rezola izan da zozketan saritua. Bi sarrera izango ditu bere izenean, Sutegiko leihatilan. Gainontzeko bazkideek 4 eurotan eskura dezakete sarrera, baina aldez aurretik eta NOAUA!n bertan (emanaldia gaur denez, arratsaldeko 19:00ak baino lehen pasa NOAUA!ko bulegotik). Bestela, leihatilan bertan, sarreraren prezio 7 eurokoa da.

 

Igandean Pettiren kontzerturako bi sarrera, Inaxio Agirrerentzat

Pettiren kontzertua igande honetan izango da, azaroak 9, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak aldez aurretik erosita 6 eurotan eskura daitezke Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta NOAUA!n.  Egunean bertan, 7 euro leihatilan. NOAUA!ko bazkideek 4 eurotan eskura dezakete sarrera baina beti ere aldez aurretik eta NOAUA!ko bulegoetan. Pettiren kontzerturako ere bi sarrera zozketatu ditugu bazkideen artean. Eta emailez interesa agertu duten guztien artean zozketa egin ondoren, Inaxio Agirre izan da saritua. Bere izenean izango ditu bi sarrerak, Sutegko leihatilan.

 

 

Azaroak 15 larunbata, "Desentxufatuak" antzezlana

Desentxufatuak antzezlanerako sarrerak ere zozketatuko ditugu. Bi sarrera, NOAUA!ko bazkideen artean. Baina ekitaldi hori azaroaren 15ean denez, azaroaren 14an egingo dugu zozketa. NOAUA!ko bazkide bazara eta doan bi sarrera eskuratu nahi badituzu, email bat idatzi erredakzioa@noaua.com helbidera, eta zozketan hartuko duzu parte. Zozketan azaroaren 14an ostirala egingo dugu, eta eguerdi partean emango duzu emaitza aditzera.