Azaroak 8, larunbata: "Emak Bakia" film emanaldia
Ordua: 19:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: Man Rayren film batek, “Emak Bakia” izenekoak (‘Utzi bakean’ esateko beste modu bat), bilaketa baten istorioa eragiten du. Miarritzetik gertu, 1926ean filmatutako etxeak izen berezi hori zuen, eta Oskar Alegriak erabaki du oinez abiatzea etxe haren bila. Man Rayk etxandi horren hiru plano besterik ez zituen ezagutarazi: sarrerako atearen irudia, leiho bateko bi zutabe eta kostalde hurbilaren zati bat. Irudi zahar horien bidezko bilaketa ez da erraz gertatuko. Izena ez da artxiboetan agertzen eta egun inork ez du etxea gogoan. Horregatik, laguntzeko eskatuko zaie bestelako berriemaileei, zoriari eta haizeari kasu.
Sarrerak: 7€ egunean bertan.
Azaroak 9, igandea: Pettiren musika emanaldia
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: bere existentzialismotik zirrara sortarazten duten kantuen sortzailea. Ezin aurkitu Euskal Herriko kantautoreekiko antzekotasunik, gure eszenan bakarra baita bai kantatzeko modu ilun trinkoan zein gitarra zarrastatzeko moduan. Petti, azken urteotan Euskal herriko bakarlari original horietako bat.
Sarrerak: 10€ egunean bertan.
Antolatzailea: NOAUA! kultur elkartea.