Jendetza batuko da gaur 11:00etan, Donostiko Zurriola hondartzan, erabakitze eskubidearen alde deitua dagoen mosaiko erraldoian. Antolatzaileen aurreikuspen onenak gainditu dira; 10.000 lagun espero dira. Tartean, 200 bat usurbildar. Izena eman duzuenok, ez ahaztu txartela eramateaz. Txartela antolatzaileei eman eta mosaiko erraldoian parte hartzeko aterki eta petoa jasoko ditu herritar bakoitzak. Izena eman ez duzuenoi ere Zurriolara bertaratzera deitzen zaizue. Jarraian duzue mosaiko erraldoiaren kokaguneko mapa:
Deitzailea: Gure Esku Dago.
Informazio gehiago: gureeskudago.net
usurbilgureeskudago@gmail.com