Giro ederra bart Usurbilgo Gaztetxean, Banda Bassottiren kontzertuan. Alkartasuna kooperatiba ohia botatzera doazela eta, gaztetxekoek antolaturiko ekimen eskaintza zabalaren baitan dago atzoko kontzertua. Ekimen gehiago egunotan;
Azaroak 13, osteguna
20:30 Afari beganoa, borondatearen truke. Afalostean, kantu armonikoen saioa, Tuti Elizegirekin.
Azaroak 15, larunbata
11:00 Tailerra: “Sukaldeko olioa berrerabili zure autoan”. "Tailer praktiko bat egingo da, kotxe eta guzti, autoa olio berrerabiliarekin ibili daitekeela ikasteko. Petrolioaren arazoaren aurrean alternatiba sendo bat da hau eta aldaketa txiki batekin, zure kotxea modu jasangarriago batean erabili ahalko duzu. Ekar ezazu zure autoa eta olioarekin erabili ahal izateko jartzen saiatuko gara. Ausartu zaitez!".
Azaroak 22, larunbata
22:30 Kontzertu gaua: Juanantzoneko okupak, Kaotiko eta Dj Kankar.
Irudia: usurbileginez.com